Banakako erakusketa. 2016
Crystal Palace, Bordeaux
Kontserbatzailea: Zébra 3
Argazkiak: Fred Latherrade
Zebra 3-ren testua:
Artistak zinta osoan ezarritako motiboek erreferentzia egiten diote bere marrazki-praktika alaia eta koloretsuari, euli artifizialei edo arrain tropikalei. Kolore-nahasketa dardaratiak mugimendu ondulatorioen efektu hipnotikoa indartzen du. Gimnastikalariaren exekuzioaren kontrara, hemen ia ez dago «irteera» harrigarririk sekuentziaren amaieran, ezta azken «jaurtiketarik» ere euli-arrantzaleak pausatzea egin baino lehen. Hemen, hutsunean etengabe biraka dabilen zinta baten mugimendu iraunkor eta mekanikoa baizik ez dago, begirada harrapatzen duen amu kaltegabea, aldi berean liluratu eta nahasten duena, onartzen duen ikusleari transetik hurbil dagoen egoera eraginez.